Misioa

Misioa

Web orrialdeak diseinatu eta garatu, web zerbitzu integralak profesionalei, komertzioei eta enpresei eskainiaz, Interneten presentzia profesionala eta eragikorra izan dezaten, negozio aukerak sortzeko.


Non gaude

Usurbilen gaude, Harane futbol zelaiaren ondoan. Gure posta-helbidea:

DATAGUNE CONSULTING S.L.
Kalezar auzoa, 35, 2.esk
20170 Usurbil Gipuzkoa




Web zerbitzu integralak

Web zerbitzu integralak

Datagune Consulting-ek esperientzia eta know how-a eskaintzen dizkizu, zure Interneteko proiektua arrakastatsua izan dadin.

Ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:


Web orri baten onurak

Web orri baten onurak

Puntu honetara iritsita, legezkoa da galdera hauei erantzutea: Zer balio eman dezake web orri batek?. Zertarako balio du web orri batek?

Ondoren zenbait arrazoi ematen ditugu web orri bat izateko:

  • Interneten egoteko
  • Interneten nortasun propioa izateko (www.nire-enpresa.com)
  • Erakuslehio ireki bat izateko eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan
  • Interneten aurkitu zaitzaten
  • Irudi profesional eta modernoa emateko
  • Zure lehiakideengandik nabarmentzeko
  • Zure komunikazio gastuak murrizteko
  • Zure produktu eta zerbitzuak Interneten iragartzeko
  • Merkatu berrietara iristeko
  • Negozio aukera berriak sortzeko
  • Gehiago eta hobeto komunikatzeko
  • Bezeroekin harreman estuagoa izateko
  • Zure bezeroak fidelizatzeko

Eta orain zer?

Eta orain zer?

Web orri bat izan ala ez, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobeto ezagutzera gonbidatzen dizugu.

Ziur gaude gaur egun Interneten presentzia profesional bat izatearen garrantziaz eta onuretaz.

Kontaktua ataletik posible izango duzu edozein kontsulta bidaltzea.

Aurrekontua eskatu orriak zure Internet proiektuaren helburuak zehazten lagunduko dizu.

Guk ahalik eta azkarren aurrekontu bat bidaltzera hitz ematen dizugu, zure aldetik inongo konpromisorik hartu gabe. Animatu zaitez!

Ongi etorri Datagune Consulting S.L. enpresaren web orrira.

Web orrien diseinua eta garapena lantzen dituen estudio bat gara.


Gure helburua bezeroak guztiz asetuta uztea da, Interneten presentzia profesional eta eraginkor bat emanez

Zure enpresak Interneten egon behar du, zure bezeroei eta hornitzaileei irudi moderno, serio eta profesional bat emateko

Datagune Consulting-ek zure enpresak behar dituen web zerbitzuak eskaintzen dizkizu, Interneteko presentzia arrakastatsua izan dadin

Proiektuaren fase guztietan tratu pertsonalizatua, profesionala eta gertukoa emateagatik bereizten gara