2013-an eta web orririk gabe?

Ezagutu hemen 7 arrazoi on web orri bat izateko

1. Izan nortasun propioa Internet-en

Internet-en bi enpresa mota daude. Beren web orrietan eta posta elektronikoetan domeinu propioa dutenak (Adib. info@nire-enpresa.com), eta ez dutenak (Adib. nire-enpresa@yahoo.com). Zure enpresak Internet-en nortasun propioa izatea nahi baduzu, domeinu propioa behar du web orrian eta posta elektronikoan.

2. Izan erakuslehio bat 24 orduz irekia urteko 365 egunetan

Web orri batekin, zure enpresak edo negozioak erakuslehio birtual bat izango du gau eta egun zabalik urteko 365 egunetan. Edonork, edonon dela eta edonoiz zure eskaintza ezagutzeko aukera izango du. Zure produktu eta zerbitzuen katalogoa mundu osoaren eskura egongo da eguneko 24 ordutan!.

3. Eman irudi profesional eta moderno bat

Zure enpresak edo negozioak irudi modernoa, serioa eta profesionala agertu behar du, teknologia berriekin bat datorrena. Web orri batekin zure negozioa eskuragarriagoa egingo duzu, zure bezeroei eta hornitzaileei konfidantza eta sinesgarritasun gehiago emanez. Zure negozioari irudi profesionala eta modernoa ematen ariko zara.

4. Nabarmendu zure lehiakideengandik edo jokatu maila berean

Zure lehiakideek web orri bat badute eta zuk ez, orduan zure enpresa edo negozioa desabantailaz jokatzen ari da. Web orri batekin ez dutenen aurretik jarriko zara eta dutenen maila berean jokatuko duzu.

5. Murriztu zure komunikazio gastuak

Oso publizitate medio gutxik ahalbidetuko dizute web orri baten kostuaren truke egunero iragartzea. Gaur egun kolorezko katalogo bat inprimatzen baduzu postaz zure bezeroen artean banatzeko, pentsa aurreztuko zenukeena katalogoa on-line izanez gero. Zure gastuak murriztuko dituzu eta ingurugiroa babestuko duzu.

6. Merkatu berrietara iritsi eta negozio aukerak sortu

Web orri batekin zure enpresa edo negozioa mundu guztiaren eskura jarriko duzu. Merkatu berrietara iritsiko zara, zure produktu eta zerbitzuak berriak edo bertakoak baino hobeagoak edo lehiakorragoak izan daitezkeen merkatuetara, negozio aukera berriak sortuaz.

7. Elkarreragin ezazu, hobetu komunikazioa eta bezero gehiago fidelizatu

Web orri batekin posible izango duzu zure bezeroekin elkarreragitea eta komunikazioa hobetzea. Web orriko estatistikak aztertuaz zure erabiltzaileen lehentasunak eta gustuak ezagutuko dituzu. Blog atal batekin zure albisteen eta eskaintzen berri emateko aukera izango duzu. Posta elektronikoarekin, inkestekin eta foroekin iritzi baliotsuak jaso ahal izango dituzu, zure eskaintza hobetuko dutenak, zure bezeroen eskerrak eta fideltasuna lortuaz.

Gure helburua

Misioa

Web orrialdeak diseinatu eta garatu, web zerbitzu integralak profesionalei, komertzioei eta enpresei eskainiaz, Interneten presentzia profesionala eta eragikorra izan dezaten, negozio aukerak sortzeko.

Prezioa, kalitatea, zerbitzua eta gertutasunagatik

Zergatik gu. 4 arrazoi
Web orri arinak, freskoak, diseinu eraberritzailekoak garatzen ditugulako, Internet-eko estandarretan oinarrituz, proiektuen kalitatea bermatzen duen metodologi egituratu bati jarraituaz.
Web diseinu, garapen, ostatatze eta promozio zerbitzu integralak eskaintzen ditugulako.
Prezio adostuak eta ordainketarako erraztasunak ematen ditugulako.
Tratu pertsonalizatua, profesionala eta gertukoa eskaintzen dugulako proiektuaren fase guztietan.

Se acabó! Me paso a la telefonía IP

23/4/2013 - Gehiago irakurri

Implementando una oficina sin papeles

13/3/2013 - Gehiago irakurri

10 razones para implantar la gestión documental en mi empresa

8/3/2013 - Gehiago irakurri

¿Su pequeña empresa necesita realmente un sitio web? (6/10)

27/2/2013 - Gehiago irakurri